Gaztetxoek paregabeko aukera izango dute zinemaz gozatzeko Aste Santuan zehar,
Getxoko Kultur Etxeko iturriek jakinarazi dutenez. Aurten ere, oporraldia dela eta, haurrentzako jardunaldiak antolatu dituzte. Horrenbestez, martxoaren 25etik 30era 6 film eskainiko dituzte 17 emanalditan, Algortako Getxo Antzokian. Lehenengo egunean, "La aventura de las aguilas" film luzea egongo da ikusgai. Biharamunean, "Piccolo & Saxo" euskarazko filmaz gozatu ahal izango du publikoak eta, ostegunean, hilak 27, "Lassie" eskainiko dute. Laugarren jardunaldian, martxoak 28, "Winkyren Zaldia" proiektatuko dute euskaraz eta, ostiralean, "Movida bajo el mar" filme ospetsuaz gozatu ahal izango dute neska-mutilek. Azkenik, jardunaldiak martxoaren 30ean, igandearekin, amaituko dira "La brujula dorada" filmaren eskutik. Argazkian, "Piccolo & Saxo" filmaren irudi bat.