AHTrekin "etorkizunik ez" dagoela salatu du Berangoko Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 17a, 17:26

Euskal Herri osoan bezala, Uribe Kosta eta Erandion ere ugariak izan dira azken egunotan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontra egindako aldarriak. Besteak beste, Berangoko Segi AHTren inguruko informazioa zabaltzen ibili da (argazkian) asteburuan zehar udalerriko kale nagusian. "Proiektu txikitzaile honen bultzatzaileek desinformazioa oinarri hartuta obrak hasi dituztela kontuan hartuta, ezinbestekoa da lehenik eta behin herritarrak informatzea, AHTren inguruan ezjakintasun handia dagoelako", diote gazteek. Horrenbestez, aipatu garraiobidearen inguruko datuak ematen aritu dira: proiektuaren nondik norakoak, zeintzuk diren aurka egoteko arrazoiak, ibilbidea, obren argazkiak... Bide batez, larunbateko Arrasateko manifestazio aurreko orduetan bertara joateko deia luzatu zieten berangoztarrei. Aipatu protestan milaka lagun batu ziren: 15.000tik gora AHT Gelditu! elkarlanaren arabera. "AHTk bultzatzen duen ereduarekin etorkizunik ez dagoela salatu dugu, hala nola zeintzuk diren erantzuleak", gaineratu du Berangoko Segik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun