Ertzaintzak hogeita lau gidari atxilotu ditu asteburuan Euskal Autonomi Erkidegoko errepideetan, zirkulazio segurtasunaren aurkako delitua leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, edari alkoholdunen eraginpean gidatzen zebiltzan guztiak. Hain zuzen, hiru atxiloketa Uribe Kosta eskualdean gertatu dira: bi Berangon larunbatean, eta beste bat Gorlizen, igandean. Horretaz gain, herenegun beste sei auto gidari atzeman zituen polizia autonomikoak: Gasteizen, Agurainen, Bilbon (2), Orion eta Mutrikun. Atzo, berriz, gorliztarraz gain, 15 lagun gehiago harrapatu zituzten: Bilbon hiru pertsona atxilotu zituzten, Tolosan beste horrenbeste, Irunen bi, eta Ortuellan, Balmasedan, Lasarten, Errenterian, Arrasaten, Legorretan eta Beasainen, lagun bana. Argazkian, alkoholemia proba.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!