Punk mugimenduari buruzko mahaingurua eta kalejira izango dira bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 18a, 17:20

EHUko Erandio eta Leioako campusean antolatutako "Punk 1977+30" jardunaldiek aurrera darraite eta, asteazken honetan, 11:00etan hasita, "Euskal Herrian gaur egun, ba al dago punkik?" izenburuko mahai-ingurua izango da Arte Ederren Fakultatean. Unibertsitateko iturriek gaur jakinarazi dutenez, eztabaidan izango dira Unai "Jevi" Ug, Gasteizko Hala Bedi irratiko "Planet 77" programaren arduraduna; Iñigo Munster, Munster Recordseko arduraduna; eta Mamen Rodrigo, Josu Zabala eta Niko Vazquez musikariak. Gainera, 11:30ean punk kalejira egongo da Orkresta taldearekin (argazkian, aurtengo Herri Urratsean).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun