Teatro Corsario taldeak "Aullidos" txotxongilo lana aurkeztuko du bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 18a, 17:31

Teatro Corsario konpainiak "Aullidos" txotxongilo antzezlana eskainiko du asteazken honetan, abenduak 19, EHUko Leioa eta Erandioko campusean. Ikuskizuna doan izango da eta bertaratu nahi duten guztientzako zabalik egongo da, unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez. "Aullidos" 16 urtetik gorakoei zuzendutako maitagarriei buruzko ipuin bat da, zeinean irudimena, erotismoa eta umore beltza nabarmen azaltzen diren. Ikuskizun honetan, txotxongiloak izakien pasioen menpean daude eta Kupido, Psique eta antzerako kontakizun zaharretan eta "Edurne Zuria" eta "Loti Ederra" ipuinetan oinarrituta dago antzezlana. Saioa Areto Nagusian izango da, 11:00etatik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun