Urte berriarekin gimnasia, tai ji eta areto dantzak eskainiko ditu Berangoko Nagusien Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 18a, 17:45

Berangoko Nagusien Etxeak ikastaro berriak eskeiniko ditu 2008a hasi bezain laster. Gauzak horrela, udalerriko aiton-amonek urtarrilaren 3ra arte izango dute izena eman eta horietan parte hartzeko. Gimnasia, astelehen eta asteazkenetan, 11:30etik 12:30era emango dute; areto dantzak, astearteetan, 18:00etatik 19:30era; Tai ji, astelehen eta asteazkenetan, 16:30etik 17:30era; eta, azkenik, oroimen tailerra, asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era. Bestalde, Nagusien Etxeko kideek bi saskitxo prestatzen dabiltza 2008ko ehenengo bi jaio berri berangoztarrei oparitzeko. Argazkian, aiton-amonak askaria egiten nagusien etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun