Auzi berean urriaren 4an Seguran eta Olabarrian (Gipuzkoa) Batasuneko beste hainbat zuzendaritzakide atzeman zituzten, eta gero espetxean sartu. Hauek (17): Imanol Iparragirre, Mikel Zubimendi, Jon Garai, Juan Kruz Aldasoro, Anjel Mari Elkano, Rufi Etxeberria, Hasier Arraiz, Ibon Arbulu, Aner Petralanda, Joseba Permach, Juan Joxe Petrikorena, Marisa Alejandro, Arantza Santesteban, Maite Fernandez de Labastida, Maite Diaz de Heredia, Joana Regeiro eta Ana Lizarralde. Orduan beste sei lagun ere atzeman zituzten, baina aske geratu ziren gero -haietatik lau, bermepean-. Egun batzuk geroago Beasainen (Gipuzkoa) Asier Imaz eta Madrilen Gorka Diaz atxilotu zituzten, eta hauek ere kartzelan dauzkate urriaren 18tik.
Beste auzi batzuk direla kausa, alderdi bereko agintaritzako kide Arnaldo Otegi ekainetik dago preso eta Joseba Alvarez urritik. Beraz, ekainetik Batasunaren 21 zuzendaritzakide sartu dituzte kartzelan.