Garzonen aginduz atxilotu dute Fullaondo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 18a, 20:44

Baltasar Garzon (argazkian) Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. Aretoko epailearen aginduz atxilotu dute gaur arratsaldean Marije Fullaondo Algortako alaba, Europa Press albiste agentziak adierazi duenez. Espainiako Polizia Nazionalak Gernika-Lumon (Bizkaia) atzeman du, bere etxearen ondoan (Berria.info agerkari digitalak Errigoitin izan dela dio. Gernika ondoan dago Errigoiti). Ordu hauetan, etxea miatzen ari dira poliziak. "Ezker abertzaleko kide asko kartzelara sartu dituzte baina, zorionez, ideiak ezin dira atxilotu, eta ezker abertzalearen ideiak aurrera eramateko milaka pertsona gaude kalean", esan du gaur goizean Fullaondok berak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Horretaz gain, Batasuna EAJrekin biltzeko prest dagoela adierazi du, EAJk alderdiekin bilera saila hasteko asmoa agertu duela-eta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun