Uribe Kostako hainbat ikasle legebiltzarkide izango dira bihar Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 19a, 16:58

Getxoko Aixerrota institutuko eta Sopelako Ander Deuna ikastolako hainbat ikaslek Bizkaiko gazte guztiak ordezkatuko dituzte bihar Gasteizko Legebiltzarrak burutuko duen ez ohiko gazte bilkuran. Goizeko 9:30etik aurrera, eta Legebiltzarreko mahai berria osatu ondoren, "Gazteek gure gizartean bakea eraikitzen" gaia izango dute hizpide Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sei ikastetxeko 75 gaztek, tartean Uribe Kostakoek. Soldatarik gabeko gazte legebiltzarkideek abenduaren 10ean plazaratu zuten gaiari buruzko lehenengo zirriborroa eta berau ikastetxeetara igorri ostean, zentroetan jasotako ekarpenak eta emendakinak eztabaidatuko dituzte bihar. Ekimen hori “Gurekin eztabaidatu” programa pedagogikoaren barruan dago eta horren bitartez, Eusko Legebiltzarrak eta Hezkuntza Sailak legebiltzarraren gardentasuna eta "gizarte demokratiko baten ezaugarri diren baloreak" hedatu eta sustatu nahi dituzte. Bilkura Internetez zuzenean jarraitu ahal izango da Legebiltzarreko webgunearen bidez. Argazkian, Ander Deuna ikastolako ikasle batzuk iaz Koska irratian, bisitan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun