Leioa eta Erandioko campusean dagoen EHUko Lan Harremanetako Unibertsitate Eskolak bere 15. promozioaren diploma banaketa ospatuko du bihar, osteguna, campusean bertan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitate publikoak jakinarazi duenez, ekitaldia arratsaldeko 17:30ean abiatuko da campuseko areto nagusian. Bertan, Lan Harremanetako Unibertsitate Eskolan ikasi eta 2006-07 ikasturtean diplomatura bukatu zuten ikasleei diplomak banatzeko ekitaldia eta Lan Harremanen Unibertsitate Eskolari buruzko bideoaren aurkezpena egingo dituzte. Ekitaldian izango dira, besteak beste, Javier Baberena Eceiza Gipuzkoako Gizarte Graduatuen Kolegio Ofizialaren presidentea, Ibone Amezaga Arregi Eusko Jaurlaritza Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, eta Mikel de la Fuente Lavin Lan Harremanetako Eskolako zuzendaria. Argazkian, eskola hartzen duen eraikineko fatxadaren zati bat.