Bihar ere mobilizazioak egingo dituzte Marije Fullaondoren atxiloketagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 19a, 23:57

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak biharko ere, osteguna, deitu ditu mobilizazioak atzo atxilotu zuten Marije Fullaondo "inkomunikazio egoeran egoteagatik torturatua izateko duen arriskua dela-eta". Izan ere, Algortan jaioa eta Errigoitin bizi den Batasuneko zuzendaritzakidea, inkomunikatuta jarraitzen du AAMk dituen datuen arabera eta litekeena da horrela jarraitzea, gutxienez ostiral honetara arte. Egun horretan, hainbat hedabideren arabera Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. Aretoko epailearen aurrera eramango dute. Gaur Algortan egindako giza-katean 100 bat lagunek eskatu dute Fullaondo eta Paul Asensioren askatasuna. Era berean, AAMko bozeramaileek bihar eta etzirako deitu dituzte beste mobilizazio bi, biak ala biak 20:00etan egitekoak direnak, Algortako Telletxe plazan. Bestalde, biharko, osteguna, 19:30ean Villamonte kultur etxean deituta zegoen azken hilabetetako gertaerak aztertzeko herri batzarrari buruz ez dute ezer aipatu. Argazkian, Fullaondo eta Asensio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun