Leioa eta Erandioko campuseko EHUko Arte Ederretako fakultatearen hainbat ikaslek egindako 19 film labur proiektatuko dituzte bihar, osteguna,
Zinebiklub ekimenean. Filmak Bilboko Barrainkua udal zentroan ikusi ahal izango dira doan 19:30etik aurrera. Lan guztiek minutu bateko iraupena daukate eta animazio esperimentala kontzeptuaren pean batzen dira. Lan horietaz gain, zinemazaleek EHUko promozio laburmetrajea eta honako bost fikzio lan laburrak izango dituzte ikusgai: eta bost fikzio lan: Igor Legarreta eta Emilio Perezen "El gran Zambini", Koldo Serra (argazkian /
Gaztesarea) eta Gorka Vazquezek ekoiztutako eta Marivi Bilbao protagonista duen "Amor de madre", Jon Manterola eta Aitor Garciaren "Korna", Ibai Canalesen "Versus" eta Elisa Cepedal, Roberto Mata, Leire S. martin, Eider Gutierrez eta Patricia de la Fuentek batera egindako "No entiendo nada, nunca lo entendere, ni nunca lo entendi".