Gazteenek Gabonetako oporraldiaz gozatzeko aukera izango dute, ostiral honetatik urtarrilaren 5era bitartean, Getxolandian. Aurten, haur parkeak 22 urte beteko ditu, eta, ohi bezala, hainbat jolas izango dira, tailerrak eta ludotekarekin batera. Gainera, aurten lehenengo aldiz, eskalada-murru batez eta tirolinaz gozatu ahal izango dute neska-mutilek. Gabonetako parkea Areetako Xake eta Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazetan jarritako karpen pean egongo da, eta jokoek guztira 4.000 metro koadroko azalera beteko dute. Hain zuzen, bigarren toki horretan egongo dira eskalada-murrua eta tirolina; baita igaz lehendabiziko aldiz zabaldutako 300 metro koadroko izotz artifizialezko pista ere. Sarreren prezioa 3,5 eurokoa (6 bidai) izango da eta, beti bezala, helduek ez dute ordaindu beharko parkean sartzeko, Getxoko Kultur Etxeko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Argazkian, umeak matxinsaltoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!