Aipatu ekimenekin batera, udalerriko batzordeek Olentzerori ongietorria emateko euren ekitaldiak antolatzeari ere ekin diote, urtero legez, eta horretarako Getxoko Udalaren diru laguntza ere jaso dute. "Hain zuzen, Olentzero da gure udalerrian errotuta dagoen tradizioetako bat eta, ekintza hori antolatzeko herrian herriko batzordeen inplikazioa oso handia da, ganera”, aipatu du Iturbek.
Algorta
Horra, horra, Algortako Olentzero Batzordeak ekitaldiak prestatu ditu igande eta astelehenerako.
Abenduak 23
11:30 Potxin eta Patxin pailazoen "Hirian zer berri?" ikuskizuna, Getxo Antzokian. Bi artistek hiria aukeratu dute tren bidaia bati amaiera emateko eta hirira zer moduz moldatzen diren ikusteko. Suhiltzaileen lana ezagutuko dute eta eurei lagundu nahian une arriskutsuak igaroko dituzte. Zerbitzarien jardunaren berri ere izango dute, kaleko musikarien abestiekin gozatuko dute… eta horiek guztiak ikusentzulegoaren parte-hartze zuzenarekin. Doan izan arren, gonbidapenak txarteldegian hartu beharko dira, ordubete lehenago hasita.
12:00 Olentzero panpina eta gutunak bidaltzeko postontzia, Telletxe plazan.
17:00 Olentzero panpina eta gutunak bidaltzeko postontzia Telletxen, fruitu lehorrak banatuko dira, ALBEko bertsolari gazteen saioa, musikariak herrian zehar, hankapaluak...
20:00: Patxi Perezen erromeria San Nikolas plazan. Lapurtarrak Euskal Herriko dantza tradizionalak ez ezik, beste herrialde batzuetako dantzak ere ekarriko ditu.
Abenduak 24: Badator Olentzero.
12:00 Puzgarriak, haur jolasak, Olentzero panpina eta gutunak bidaltzeko postontzia, hankapaluak... Telletxen. Fruitu lehorrak banatuko dira
17:00 Olentzeroren kalejira Benantziotik hasita.
18:00 Olentzerok opariak banatuko ditu Villamonten: txokolatea eta gaztainak, bertsolariak eta euskal dantzak.
20:00 Txalaparta, bertsolariak, abesbatza, Olentzeroren kondaira kontatzea, aurreskua eta Olentzero erretzea San Nikolas plazan.
Areetan
Berantzagi dantza taldeak abenduaren 24rako antolatutako jarduerak goizeko 11etan hasiko dira, Eskoletako plazan.
11:00etatik aurrera, irudien erakusketa: Olentzero, egur-ikatza, bendejerak, bertoko abeltzaintza, zilargintza, gaztain-saltzailea eta abar. Horretaz gain, perretxikoen erakusketa, fosil eta mineralak, emuak, garai bateko jantziak... Haurrentzako pintura tailerra, haria egitea, altzariak lantzea, otarregintza, uztarriak lantzea, euskal pilota eta abar.
11:30 Erromeria txistulari, trikitilari, albokari, txalapartari eta dultzaineroekin.
12:15 Juan Manuel Etxebarriaren hitzaldia: "Gabonetako euskal oihutura eta ipuinak"
13:00 Bertso saioa Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) gaztetxoen eskutik.
14:00 Gabonetako otarraren zozketa.
16:00 Haurrentzako jolasak.
18.30 Berantzagi dantza taldearen emanaldia eta Olentzeroaren kalejira: Areetako kultur etxea / Adiskidetasuna kalea / Kale Nagusia / Xake plaza / Zalama kalea / Mesedeetako kalea / Eskoletako plaza.
19:00 Olentzero erretzea.
Getxo
Getxon, ekitaldiak izango dira larunbat, igande eta astelehenean, Itxas Argia dantza taldearen ekimenez.
Abenduak 22
17:00 "Olentzero eta kutun magikoa" antzezlana, Getxoko Antzerki Eskolaren eskutik, Geroa ikastolan. Sarrera doan.
Abenduak 23
19:30 Jaia Malakate parkean (txistorra jana, burduntzia, musika... eta giro itzela)
Abenduak 24
17:00 Olentzeroren kalejira Getxoko probalekutik hasita. Musikariek eta dantzariek alaituko dute ibilbidea eta txikien artean gozokiak eta opariak banatuko dira.
19:15 Kalejiraren amaiera, sua Malakaten eta txokolate jana.
Itzubaltzeta / Romo
Itzubaltzeta / Romon, Zasi Eskola dantza taldeak, Ziztu Bizian aisialdi taldeak eta Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jai batzordeak prestatu dituzte abenduaren 24ko ospakizunak.
14:30 Herri mokaua trikitixak eta albokak girotuta San Jose elizako arkupeetan.
17:00 Olentzeroren kalejira herriko kaleetan barrena: dantzen erakustaldia, Gabonetako abestiak kantatzea, gozokiak banatzea.
18:30 Dantza erakustaldia eta Olentzero erretzea.
18:45 Txokolate jana eta jaiaren amaiera.