Urdulizko kultur etxeak Deabru Beltzak euskal konpainiaren “Gabon kontuk” txotxongilo lana hartuko du larunbat honetan, abenduak 22, 12:00etan. Umeei zuzenduta dago bereziki obra hori, eta Olentzero du protagonista nagusi. Gabonak baino egun batzuk lehenago Olentzeroren etxean gertatzen den guztia ikusten duten ume talde baten istorioa kontatzen du antzezlanak. Han ikazkinaren kexak eta errebindikazioak entzuten dituzte neska-mutilek. Gaztetxo horien laguntzaz eta Mari Domingi eta Txoropito Txotxongilorekin egoera kontrolatzeko gai izango da. Bestalde, Gabon gauean berriro ere bisitatuko du Urduliz Olentzero, eta idiek tiratutako gurdi batean egingo du, opariz gainezka gainera. Beraz, menditik bere astotxoan jaitsiko den ikazkin maitagarri horri harrera egin nahi dioten guztiek hitzordua daukate hilaren 24an, 18:00etan, herriko futbol zelai zaharreko aparkalekuan. Hori izango da Olentzerok udalerriko zenbait kaleetatik gurdiz egingo duen ibilbidearen hasiera. Argazkian, umetxoa Olentzerori eskutitza ematen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!