Fullaondo baldintzarik gabe espetxeratzea eskatu du fiskalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 21a, 15:58

Hainbat albiste agentziek jakinarazi dutenez, Marije Fullaondo (argazkian) Algortan jaio eta Errigoitin bizi den Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea baldintza gabe espetxeratzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, erakunde armatuko kide izatea eta delitua errrepikatzea egotzita. Asteartean atxilotu zuten Fullaondo, eta ordutik inkomunikatuta eduki ondoren, gaur eraman dute Baltasar Garzon epailaren aurrera. Ordu erdiz eduki dute han, baina uko egin dio deklaratzeari. Dolores Delgado fiskalak baldintzarik gabe espetxeratzeko eskatu du, ihes egin dezakeela iritzita. Bitartean, gaur iluntzean, mobilizazioa deitu dute Algortan, aipatu atxiloketa salatzeko. Hitzordua, 20:00etan jarri dute, Telletxe plazan.

Atzokoan ere manifestazioa burutu zuten 150 bat herritarrek, iluntzean, Algortan, Marije Fullaondoren atxiloketa salatu eta algortarraren askatasuna aldarrikatzeko. Oraindik inkomunikatuta jarraitzen zuela jakinarazi zuen Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. "Bere familiarrek ez dakite non dagoen ere", gaineratu zuen erakundeak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun