Aimar Hidalgo algortarra Soriako espetxera eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 21a, 16:18

Familia iturriak aipatuz Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran jakinarazi duenez, Aimar Hidalgo Algortako gaztea Basauritik Soriako espetxera eraman dute; Getxo udalerritik 250 kilometrora alegia. Hidalgo abenduaren 14an atxilotu zuten martxoan ezarri zioten zazpi urte, sei hilabete eta egun bateko zigorra betetzeko. Orkatz Gallastegi berangoztarrari eta Santurtziko Gaizka Gañani bezala, 2000ko abuztuaren 11n Algortan autobus bat erretzea leporatzen diote algortarrari. Dena den, epaia ez da behin-betikoa oraingoz. Gallastegi Castelloko espetxean daukate beste auzi batzuengatik eta Gañan HIdalgo atxilotu eta hiru egunera atzeman zuten poliziek. Algortako gaztearen espetxe aldaketaren harira, "sakabanaketa politika" salatu du AAMk.

"Berarekin batera beste sei euskal preso politiko ere eraman dituzte Basauritik, Espainiako beste hainbat kartzeletara. Gogoratu behar da aste honetan bertan preso baten familiarrek istripu larria izan dutela sakabanaketa politikaren ondorioz", gaineratu du errepresioaren aurkako erakundeak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun