Fredi Paya: "gutxiegi"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 21a, 19:53

Zalantza piztu zitzaidan Eusko Jaurlaritzak Bikain, enpresen euskarazko funtzionamendu mailaren ziurtagiria, aurkeztu zuenean. Hitz egiten ote dute sailburu ezberdinek euren artean? Izan ere, Jaurlaritzak euskara politikan egin berri duena, eta ez da lehenengo aldia, bere zor publikoa ordaintzeko, gizartearen arlo pribatuak sortutako inbertsio bat desplazatzea da. Arloaren izaera bereziaren barruan ere, egozpen efektu argia da politika ekonomikoan minimoki jantzita dagoen edozeinentzat. Egungo ekonomia politika neoliberalean, Jaurlaritzak egiten duena, bekatu kapitaletako bat. Gastu soziala murrizten duen Zero defizitaren ipuinaren oinarrietakoa da. Arlo pribatua lehenesten da edozein sektore ekonomiko garatzeko orduan, betiere eraginkortasunaren eta aurrezki publikoaren lelopean. Ala inor ez da pribatizazioez gogoratzen? Argazkia: Koska irratia.

Gehiago esango nuke, Jaurlaritzak merkatuan parte hartu du, ordu arte sektorean zegoen agente bakarra desagerrarazi guran. Anakroniko eta zentzugabea XXI. mendean. Beste politika guztietan daraman ildoa hain inkoherenteki apurtzea deigarria da.

Ekonomiaren beste sektore guztietan egiten dena, agenteari lagundu edo konpetentzia pribatua bultzatzea da. Baina sektore publikoak hori egitea zigortu beharko litzateke, baliabide publikoen kudeaketa eraginkorra bada helburua. Gizarteak euskararen garapenerako baliabideen xahutze zentzugabea besterik ez du ikusten gorbatadun fotokopietan. Are gehiago atzetik arrazoi politiko ilunak sumatzen baditu.

Euskarak guztion indarrak behar ditu. Baina norabide berean.

Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun