Josu Rodriguez eta Txomin Gezuraga kaleratu egingo dituzte gaur, fidantzak ordainduta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 22a, 19:32

Txomin Gezuraga eta Josu Rodriguez "Nekora" Uribe Kostako presoak gaur bertan kaleratzea espero da, gaur goizean haien senideek epaileek jarritako 6.000 eta 3.000 euroko fidantzak, hurrenez hurren, ordaindu ostean. Zer ordutan aterako diren Navalcarnero eta Soto del Realgo presondegitik eta Algorta eta Berangora noiz helduko diren, ordea, ez dago argi oraindik. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitu du biei lehenengo harrera egitera herrietara heltzen direnean. Gezuragaren kasuan, harrera Amnistia tabernan egingo diote. Gezuraga eta Rodriguez Algortan, Getxon eta Berangon egindako sarekadan atxilotu zituzten pasa den urriaren 16an. Rodriguez erizaindegian izan dute bakartuta, “nahaste bipolarra” izeneko gaixotasuna pairatzen baitu. Bestalde, Marije Fullaondo Batasuneko mahaikidea Soto del Real espetxera bidali dute. Atzo Algortan 120 bat lagun bere askatasuna aldarrikatu zuten, bertako AAMk jakinarazi duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun