Erandioko auzokideek autobusa jarri dute Jon Bilbao Moro askatzeko aldarrikapena Alacanteraino eramateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 22a, 20:06

Jon Bilbao Moro preso politiko erandioztarraren aldeko hiritarren ekimenak autobus bat antolatu du datorren urtarrilaren 12an Bilbaori bisita egiteko, Alacant-eko espetxean. Bisita horretan, besteak beste, kartzelako zuzendariarekin bildu nahi dute Jon Bilbao Moro Etxera ekimeneko kideek, 1.000 bat sinadura emanez Bilbao Moro askatzeko herrian dagoen aldarrikapen zabala jakinarazteko. Autobusa urtarrilaren 11n abiatuko da eta dagoeneko izen eman daiteke eskualdeko ohiko lekuetan. Plataformak jakinarazi duenez, inor ez da kanpoan geldituko autobuserako dirurik ez duelako. Bestalde, pasa den igandean, hilak 16, 70 bat lagunek erantzun zioten AAMren deialdiari eta elkarretaratu ziren (argazkian) Astrabuduako Josu Murueta plazan, "Bere zigorra bete zuelako, Jon etxera!" lelopean. Kontzentrazioan Jose Maria Astola Iruretagoiena sondikarra egon zen, Jon Bilbao Mororekin batera atxilotutako laguna. Astolak zigor berebera izanda, 2002ko urtarrilean kaleratu zen espetxe zigor osoa beteta. Kasu berean, aurkitzen da ere Luis Alberto Pastor Landa 2001ean kaleratu zena. Bitartean, datorren urtarrilaren 15ean 26 urte ziegan beteko ditu Jon Bilbao Morok.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun