Itzubaltzeta Gazte Asanbladaren oharra:
Gaur Abenduko 22. egunean (larunbata), AHTren aurkako ekintza burutu da Erromoko sarreran dagoen errotondan. Ekintzak, Itzubaltzetako Gazte Asanbladak deituta, 35 pertsona bildu izan ditu errotonda nagusian. Bertan,
20 minutuz lau pankarta luzez inguratu da eta beste pankarta
erraldoi bat zintzilikatu da errotondaren erdian. Hiru
patruila-auto hurbildu dira baina ez dute istilurik sortu.
Ekintza hau mugarik gabeko garapenaren aurkako hamabostaldiaren barruan burutu da. Aste osoan zehar hainbat ekimen burutu dira. Astelehenean, esku-orriak banatu ziren metroan, asteazkenean hitzaldi bat burutu zen Itzubaltzeta Gaztetxean eta amaiera emateko gaurko ekimena egin da.
Eman hitza herriari... AHT gelditu!!!
Itzubaltzeta gaztetxea
Itzubaltzeta, Udondo eta Txorimalo gaztetxeetako dozenaka lagunek Abiadura Handiko Trena gelditzeko aldarrikapena Avanzadan zabaldu dute. Ekintza arratsaldeko 16:50ak aldera abiatu dute gazteek, 35 bat Itzubaltzeta gaztetxearen arabera, eta 20 bat minutu beranduago bukatu. "Txikizioa gelditu", "AHT, Supersur, LZP... aski da!", "AHTrik ez" edota "AHT gelditu" lelopeko pankarta luzeekin elkarretaratzea egin dutela. Bitartean, hainbat lagunek "AHT stop" dioen pankarta erraldoia kokatu dute "La ola que viene" izeneko estatuaren ondoan, Getxoko Udalak Gabonak zoriontzeko erabili dituen argien pean. Ertzaintzako hiru patruila-auto hurbildu dira lekuraino, baina ez dute esku hartzerik burutu. Bestalde, gaurko ekintzaren bidez, Itzubaltzeta Gazte Asanbladak amaitutzat eman ditu aste honetan burututako