Dagoeneko kalean dira Josu Rodriguez eta Txomin Gezuraga

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 22a, 21:08

Txomin Gezuraga algortarra eta Josu Rodriguez "Nekora" berangoztarra kalean daude jada, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, Gezuragaren herrian jarri dute biei lehen harrera egiteko hitzordua. Errepresioaren kontrako mugimenduaren arabera, 22:00ak aldera helduko dira bertara, Algortako Amnistia tabernara. Gezuraga eta Rodriguez gaur bertan askatu dituzte, senideek epaileek jarritako 6.000 eta 3.000 euroko fidantzak, hurrenez hurren, ordaindu ostean. Algortarra Navalcarneroko espetxean zeukaten eta berangoztarra Soto del Realen. Argazkian, biak atxilotu zituzten Algorta, Berango eta Getxoko sarekadan izandako atxiloketak salatzeko ehunaka lagun manifestatu ziren urriaren 18an, Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun