Andra edadetu bat hil da Gorlizen auto batek harrapatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 26a, 20:24

77 urteko emakume bat hil egin zen astelehenean, hilak 24, Gorlizen, auto batek harrapatuta. Ertzaintzaren arabera, zorigaiztoko ezbeharra arratsaldeko 2:10ak aldera gertatu zen BI-3157 errepidean, Gorlizetik igarotzen den tartean. Une horretan, Rover 214 turismo batek G.A.A. Bilboko 77 urteko emakumea harrapatu zen. Istripuan jasotako zauri larriak direla eta, biktima hil egin da. Ertzaintzak dagokion ikerketa hasi du zoritxarreko ezbehar hori zergatik jazo den argitzeko. Egun berean, 12:30ak aldera, bi turismok, Ford Fiesta batek eta Toyota Corolla batek, aurrez jo zuten elkar Eibarren, N-634 errepidean. Suhiltzaileek M.Z.G. 68 urteko emakumea askatu behar izan zuten bidaiatzen zuen ibilgailutik eta, ondoren, Mendaroko Ospitalera eraman zuten. Argazkian, artxiboko irudi bat / Bambino.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun