“Orain baten batek ausardia izan beharko du Ameztiko auzotarrei azaltzeko, ke toxikoaren artean haien etxebizitzetatik atera behar izan zirela eta, hori, eraikuntza nazionalaren barrukoa zela”, azpimarratu du Imanol Landa alkateak (argazkian), astelehenean Algortako zenbait kutxazain eta aseguru-bulego baten aurka egindako erasoaren aurrean. Gabon-egunean, 19:15ak aldera, hainbat ezezagunek molotov koktelak jaurti zituzten Mapfre aseguru-etxeak Tellagorri kalean duen bulegoaren eta Amezti kaleko BBVA eta Caja Navarra eta Torreneko BBK banketxeen kutxazainen aurka. Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, osasun-zerbitzuek emakume bat artatu behar izan zuten, kea inhalatzeagatik, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten. Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzordea atzo bildu zen kale erasoak gaitzesteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!