Bakartzeaz gain bisitarik gabe utzi dute Marije Fullaondo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 27a, 12:13

Aurretik espetxeko agintariekin bisitarako hitzordua eginda bazuen ere, Soto del Realen ez zioten Marije Fullaondo ikusten utzi bere gizonari, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez. "Espetxeko lokutorioan luze itxaron ondoren, Marije bakartuta zeukatela esan zioten, beste preso sozial batekin ziegan sartu nahi izan zutela eta berak, preso politikoa dela aldarrikatuz, bakarrik edota beste preso politiko batekin jartzea exijitu zuelako. Horretara, zigortu eta bakartu egin zuten. Gainera, bisitarik gabe utzi zuten, aurretik hitzartu bezala, gizona Soto del Realera joan ostean", adierazi dute Etengabe bitakoran. Baltasar Garzon epaileak abenduaren 21ean agindu zuen Marije Fullaondo (argazkian) Algortan jaio eta Errigoitin bizi den Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea espetxeratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun