Aner Mimenza isolamendura sartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 27a, 14:40

Aner Mimenza preso politiko getxoztarra pasa den ostegunean, hilak 20, bakartu zuen Soto del Realgo presondegiko Zuzendaritzak. Izan ere, egun horretan Espainiako politikari eta kargudun batzuek, tartean Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzako arduraduna ere omen zela, espetxeari egindako bisitan hainbat euskal preso politikoek euren eskubideen eta sakabanaketaren aurkako protesta bat antolatu zuten eta, besteak beste, Mimenza bortizki harrapatu eta zigortu zuten. Gainera, bestelako zigorrik jasotzekotan "aldi baterako gelditzeko arriskuan" legoke. Dena den, senideek jakinarazi dutenez, asteburuan ez du arazorik izan bisita eta bis a bis-a izateko. Bitartean, Lander Labajo bere ziegakideari Peio Lamarka preso donostiarra jarri diote, eta gerta liteke hemendik aurrera Mimenza eta Labajo banatzea.

Pasa den ostegunean, "Jesucristo Superstar" musikala abestu behar zuen bertako presoen antzez-taldeak 1. eta 2. moduluetako gatibuen zein politikari eta espetxe zuzendaritzakoen aurrean. Senideek azaldu dutenez, "kontua da euskal preso politiko batzuk ere joan zirela eta ekitaldian bat altxatu eta presoen aldeko eskubideak eta sakabanaketaren kontrako aldarriak bota zituela. Kartzelariak berehala hartu, lepotik heldu eta paretaren kontra jarri zuten, Aner eta beste batzuen protesten artean, bortizkeria sobera zegoela esan zuten eta azkenean eurak ere bakartu zituzten. Aner bakartuta egon arren bisita normal eduki ahal izan zuen asteburuan. Orain, ordea, zigorren bat eta bertan aldi baterako gelditzeko arriskuan dago".

Aner Mimenza Algortan, Getxon eta Berangon egindako sarekadan atxilotu zuten pasa den urriaren 16an eta, espetxeratzeko agindua jaso zuenetik, Soto del Realgo espetxean egin ditu egunak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun