Abesbatza bizkaitarrak entzungai izango dira gaur eta bihar Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 27a, 21:24

Erandioko Udalak antolatzen dituen Gabon Kontzertuen Jaialdiko XXI. edizioa atzo abiatu zen San Lorentzo elizan, Astrabuduan. Hasiera ekitaldiaren arduradunak Laudioko Andere, Bilboko Uretxindorrak eta Bergarako Aritzeta abesbatzak izan ziren. Gaur, berriz, Eskuz Esku Abesbatza getxoztarra, Santurtziko Lagun Zaharrak Abesbatza eta Bermeoko Abesbatza entzun ahal izango dira arratsaldeko 8etatik aurrera. Bihar, ostirala, ordea, ordu berean eta Astrabuduako San Lorentzo elizan bertan honako taldeak arituko dira: Areetako Abeslari Lagunen Abesbatza Zozoak, Bilboko Jatorki Abesbatza eta etxean jolastuko diren astrabuduako Abots Alai Abesbatza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun