Romo Haurrak taldea, berriz, Arenas eta Gernika taldeen aurka lehiatu da gaur Galdakaoko Santa Barbara udal futbol zelaian eta baliteke Getxo udalerriko talderen bat biharko sailkatu izana. Izan ere, Asier Vesgaren omenezko IV torneoan, talde bakoitzeko ordezkari bat sailkatzen da eta sailkatutakoen artean hiru pasatzen dira finalera, larunbatean eta igandean jokatuko dena.
Romo Kimuak C taldeari dagokionez, Trapagaranen lehiatuko da etzi, larunbata, Zartada Torneoan. Egun berean, Romoko benjaminak Santurtzin izango dira, San Jorge udal futbol zelaian, Santurtziko Torneoan garaitzeko asmoz. Finalak hurrengo egunean izango dira. Azken torneoa, 2008ko urtarrilaren 4an egingo den IV Urdaibai Torneoa izango da, Romo Kimuak C taldea Gernikan izango dela.