Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Leioa eta Askartza waterpolo taldeek antolatuta gaur arratsaldean hasiko da Gabon Koparen 18. edizioa. Horrenbestez, gizonezkoen txapelketa Askartza ikastetxeko igerilekuan jokatuko da. Hain zuzen, horretan lehiatuko dira etxeko taldea bera, Moscardo talde madrildarra eta Holandatik etorritako Widex GZC Donk kluba. Sakoneta kiroldegiko igerilekuan, berriz, emakumeen taldeak arituko dira: Europa mailan jokatzen duen Widez GZC Donk, Bizkaiko egungo txapeldun Askartza eta aurtengo Euska Herriko txapeldun Leioa, hurrenez hurren. Batean zein bestean, sartzea doan izango da. Hala ere, lagun arteko partidetarako denbora ere izango da. Gaur bertan, 19:30etik aurrera, Bizkaiko jokalarien arteko konbinatuaren eta Widex Donk Gouda emakume taldearen arteko norgehiagoka izango da Sakonetan. Askartzan, berriz, Bizkaiko jokalari gazteenak eta Moscardo taldeko haurrak arituko dira buruz buru, larunbatean, 12:00etan eta 17:00etan.
Antolatzaileen hitzetan, ez dago argi gizonezkoen arteko txapelketan emaitza zein izango den: "Dirudienez, Moscardoko madrildarrek Askartza zein Widex taldeek baino maila eskasagoa dute eta baliteke azken bi hauen artean egotea txapela. Hala ere, ez dago batere argi holandarrek zer nolako maila emango duten", adierazi dute. Emakumezkoen artean, berriz, antolatzaileek argi dute neska holandarrak direla faboritoak. "LEN-Trophy txapelketako final-laurdenetara heldu da Widex; Champions Cup izenekoaren atzetik Europako bigarren lehiaketarik garrantzitsuena, alegia", azaldu dute leioaztarrek. Danielle de Bruijn goleatzailea da talde indartsu horren buru. Beraz, Leioak eta Askartzak hainbat jokalari Hoandan gelditu behar izan direla aprobetxatu beharko dute txapela etxean uzteko.
Egitaraua:
Gizonezkoen txapelketa, Askartzan
Abenduak 28, ostirala
19:30 Askartza – Widex
Abenduak 29, larunbata
12:00 Bizkaia – Moscardo (haurrak)
13:30 Askartza – Moscardo
17:00 Bizkaia – Moscardo (haurrak)
18:30 Moscardo – Widex
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.