Ia ehun umek parte hartu dute Berangoko Gabonetako idazlanen sariketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 28a, 18:52

Berangoko Udalak herriko umeentzat urtero antolatzen duen "Olentzero gutunak" Gabonetako lehiaketan idazlanak aurkezteko epea joan den abenduaren 14an bukatu zen, eta hamargarren urte honetan 98 neska-mutilek parte hartu dute. Sari banaketa urtarrilaren 4an egingo da, ostiralarekin, arratsaldeko 6etan, Berangoko udal pilotalekuan, Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoen saioaren ostean. Gainera, udal iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, sariketako partaide guztiek oparia jasoko dute, eta urtarrilaren 7tik aurrera eskuratu ahal izango dute Berangoeta kultur etxean. Argazkian, gutunak jaso ostean, ederki baino hobeto egin zuen bere lana Gabon gauean Olentzerok.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun