A kategorian, Lehen Hezkuntzako 2. Zikloari dagokionean, Sopelako June Eizmendi Marcos izan zen irabazlea, "Liburutegi magikoa" ipuinarekin; jarraian, Olatz Martinez de Ibarreta Muñoz "Ausart lehoi txikia" istorioarekin, Aratz Manterola Lasa "Jon eta Xabier" ipuinarekin eta Unai Mendiburu "Sandaliadun txerria" lanekin geratu ziren.
B kategorian, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan, Sopelako Aritz Lopez Zaldibar gaztearen "Jaingoikoa eta deabrua" ipuinak eskuratu zuen lehen postua. Helene Pardo Ajenjoren "Benetako istorioa" eta Amaiur San Pedroren "Lau abenturazale munduari bira" izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Azkenik, C kategorian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Zikloko ikasleei zegokiona, Urdulizko Amaia Zelaia Salgadok "Agurra" ipuinarekin irabazi zuen. Jarraian, Oihane Manterolaren "Oihaneko historia", Magali Mosoren "Zer da loteria", Amaia Azkorraren "Indiaren begirada" eta Andoni Etxebarriaren "Plantazioa" sailkatu ziren.