Urtarrilaren 3an eta 4an egongo da irekita Plentziako Erregeetako Umeen Parkea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 30a, 19:37

Plentziako txikienek Erregeetako Umeen Parkeaz gozatu ahal izango dute urtarrilaren 3an eta 4an, herriko Jai Alai pilotalekuan. Bertan, hainbat jolas, puzgarriak, haurrentzako ludoteka, Santa Fe trena eta aisialdirako beste jarduera asko izango dira, jai-musikak girotuko duelarik. Umeen parkea 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik eta sarrera doan izango da, Plentziako Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Argazkian, haurrentzako puzgarriak Uribe Kostako Mankomunitateak antolatzen dituen Euskaraz Olgetan jardueren baitan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun