Kordobatik Langraitzera bueltan ekarri zutenean ere atake epileptiko larria izan zuen Anjel Figueroak. Azaroaren 29an, espetxera heldu zen egun berean, sarrera ziegan sartu eta berak erabili ohi duen flexoa kendu zioten algortarrari. Hain zuzen, ziegan hezitzaile eta beste preso batekin zegoela, funtzionarioa agertu eta liskarra sortu zenean izan zuen atakea. Bere onera bueltatu zenean, eskuak loturik aurkitu zen Figueroa, bere ama Mari Karmen Fernandezek adierazitakoaren arabera. Bestalde, bere urtebetetze egunean, abenduaren 6an, senide eta lagunek bidalitako eskutitzak ez zizkioten eman algortarrari. Hori dela eta, salaketa jarriko zuela adierazi zuen bere amak, "garrantzirik gabeko kontua dirudien arren, horrelakoak dira Anjelen egoera gero eta okerragoa egiten dutenak". Bitartean, Figueroari Kode Penalaren 92. artikulua aplika diezaiotela eta, ondorioz, kalera dezatela eskatzeko sinadurak batzen jarraitzen du
Anjel kalera! herri ekimenak. Algortarrak epilepsia tenporala eta eskuinaldeko esklerosi mesiala dauka eta, orain gutxi, beste foku bat aurkitu zioten ezkerreko lobuluan.