Itzubaltzetar bat atxilotu dute Leioan neskalaguna jipoitu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 31a, 19:36

Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Leioan pasa den larunbatean, hilak 29, bikotekideari eraso egitea eta mehatzea egotzita. Atxiloketa goizaldeko 4:45ean burutu zuen Polizia Autonomikoak. Biktimak salatutakoaren arabera, azken erasoa aurreko eguneko gaueko 10ak aldera jazo zen, bien etxebizitzan, Getxo udalerriko Itzubaltzeta / Romo auzoan. Eztabaidan ari zirela, gizonezkoak indarkeria erabili eta ohe gainera bota zuen. Orduan bere gainean jarri zen eta ostikoak eta ukabilkadak eman zizkion gorputz guztian, zenbait ubeldura sortuz. Gertakariaren ostean, erasotzaileak logelako atea blokeatu eta bertan giltzaperatuta utzi zuen. Emakumeak irtetea lortu zuenean, etxetik alde egin zuen eta Ertzain-etxera joan zen gertatutakoa salatzera. Argazkian, azaroaren 25ean, Algortako Bilgune Feministak deituta, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egindako elkarretaratzea.

Halaber, eraso mota hau jasotzen zuen lehen aldia ez zela esan zien emakumeak agenteei; gainera, sarritan egin zion heriotza mehatxua bere bikotekideak. Jazotakoaren berri izan zutenean, Ertzaintzaren agenteek ustezko egilea bilatzeari ekin zioten.

Goizaldeko 4:45ean aurkitu zuten Leioan eta bertan atxilotu dute, genero indarkeriaren delitu bat egotzita.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun