Areetako metro geltokian gazte bat atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 31a, 19:58

Ertzaintzaren poliziek D.Y. 19 urteko mutil bat atxilotu zuten atzo goizaldean Areetan. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, atxilotu zutenean, D.Y. bi lagunekin zegoen, "Areetako metro geltokian eragozpenak sortzen". Bertsio horri jarraiki, Metroko langileek Ertzaintzari jakinarazi zioten "hiru gazterekin arazoak izaten ari zirela; izan ere, bagoietako bateko bidaiariei molestatzen ari ziren". Minutu batzuk geroago, zenbait agente bertaratu ziren eta "bazter-nahasleak" identifikatu zituzten. Horietako bat (D.Y.) atxilotzeko agindupean omen zegoen, abenduaren 1eko goizaldean Bilbon indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta.

Jarritako salaketaren arabera, biktima Concha Jeneralaren kaletik zebilela, labana bat zeraman lagun bat atzetik gerturatu zitzaion, lepotik heldu zion, eta diru-zorroa eta sakeleko telefonoa kendu zizkion. Ustezko lapurretagatik atxilotze aginduak indarrean jarraitzen zuenez, poliziek D.Y. atzeman zuten, indarkeriaz egindako lapurreta delitu baten ustezko egilea izateagatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun