Gabon Zaharra agurtzeko kontzertua antolatu du Udondo gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko abe. 31a, 20:32
Urte zaharrari agur esatea eta urte berriari ongi etorria eman nahi baina ohiko kotilioiez nazkatuta daudenei eskaintza berri bat emateko Gabon Zaharraz goza dezaten Udondo gaztetxeak doako kontzertua antolatu du Gabon Zaharrean, dagoeneko klasiko bat bihurtu dena. Goizaldeko 1etatik 5etara Udondoko oholtza ondo hornituta egongo da, izan ere honako talde guztiek joko dute: Astrabudua, Barakaldo eta Sondikako kideak dituen Ultima Neurona; Udondoko musikariek osatutako eta Guns N’Roses-en bertsioak joko duen Guns N’Cloners; Hormiga Atonita, Belotu eta etxekoa den Pabellon 314. Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean ere, urte-amaierako kotilioia egingo dute, ordutegi berberarekin. Argazkian, Udondo gaztetxeak kaleratutako kartelan, Monster familia telebistari so ikus daiteke. Gaztetxeak "horrelako Gabon Zaharrarekin inolako loturik ez duen alternatiba" eskaini nahi izan duela diote bere kideek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun