“Indarkeria edozein eratan izanda ere indarkeria da eta horregatik ekintza zehatz batzuen bidez eta kontzientziazio handiarekin egin behar diogu aurre” adierazi du gaur Imanol Landa Getxoko alkateak, joan den asteburuan Itzubaltzeta / Romon emakume batek jasan zuen erasoa dela eta. “Egia da erakundeek indarkeria adierazpenen aurreko gaitzespenak eta erreakzioak partzialki agertu ditugula, ezberdinak izango balira bezala, desberdinak ez direnean, guztiek oinarri berbera baitute, hau da, inposaketa, giza eskubideen bortxaketa, bai norberarenak bai taldeenak, eta oharkabetasuna” azaldu du Landak. Getxoko alkateak gehitu du “koherentziagatik, getxotarren gehienengoak indarkeria errefusatzen dugulako, genero indarkeriaren eraso horren aurrean ere nire arbuioa agertu nahi dut”. Argazkian, Getxo udalerriko emakume taldeek genero indarkeriaren aurka azaldu ziren pasa den azaroaren 23an, orduan 69 zela 2007an zehar Espainiako Estatuan eraildako emakumeen kopurua / ilanda.eu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!