Ongi etorri ekitaldia egingo diete ostiralean Txomin Gezuraga eta Josu Rodriguezi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 2a, 22:38

Txomin Gezuraga algortarra eta Josu Rodriguez "Nekora" berangoztarrari ongi etorria egingo diete etzi, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Algortako Txiki eta Otaegi plazan. Horrela jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez. Bi gazteak Algorta, Berango eta Getxon egindako sarekadan atxilotu zituzten pasa den urriaren 16an, eta abenduaren 22an kaleratu zituzten senideek epaileek Gezuraga eta Rodriguezi jarritako 6.000 eta 3.000 euroko fidantzak, hurrenez hurren, ordaindu ostean. Gau horretan, lehenengo harreran, 300dik gora lagun bildu ziren Algortako Amnistia tabernan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun