Gainera, medikuntzaren aurrerapenen eta bizi-iraupen luzearen eta Osakidetzak azken hilabeteotan egindako ebakuntzen kopurua areagotzearen ondorioz, Erkidegoko erietxeetan odol erreserbak jaitsi egin dira. Egoera horri aurre egiteko maiatzean martxan jarritako ez ohiko kanpaina emaitza onak ematen ari da baina Isabel Atxak azaldutakoaren arabera, “arreta deitzeko larunbatean Arrigunagako hondartzan egin nahi den ekitaldiak egiten segitu behar da”. Imanol Landa Getxoko alkateak, berriz, elkarteari eskertu dio “eskuzabalki egiten ari den lana” eta aldi berean mota honetako ekitaldietarako Udalaren laguntza eskaini dio.
Getxoko Odol Emaileen elkarteak giza bihotzari argazki bat aterako dio ondoren odol emateei lotutako kanpainetan erabili ahal izateko. Ekitaldian parte hartu nahi dutenek 10:30ean egon beharko dute hondartzan kamiseta eta txano gorria jasotzeko eta ondo kokatzeko. Argazkia 11:00etan aterako dute, eguraldi ona eginez gero. Bestela, datorren asteko larunbatera arte, hilak 19, atzeratu beharko da ekitaldia.