Getxoko EAren eguna ospatuko dute gaur zortzi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 24a, 18:30

Getxo udalerriko Eusko Alkartasunak bere eguna ospatuko du hilaren 31n, San Inazio eguna, Algortako Teilagorri plazan dagoen alkartetxean. Ospakizun xumea izango da, goizeko 11:30etik eta goiz osoan zehar alderdi sozialdemokratak udalerrian dituen 215 alderdikideei eta Eusko Alkartasunaren aldekoak diren getxoztarrei eskainiko dizkieten luntxa, musika saioak eta giro alaia direla medio. Ekitaldian, Unai Ziarreta alderdiko presidenteak (argazkian) eta otsailaren 7an aukeratu zuten Xabier Caño Getxoko EAren arduradunak parte hartuko dute. Alderdiak jakinarazi duenez, ez da lehenengo aldia udalerri horretan alderdiko eguna antolatzen dela, baina aurretik herriz herri eta auzoz auzo txandakatu izan dute data ezberdinetan. Aurtengo edizioarekin batera, Getxoko EAren eguna uztailaren 31 urtero burutzea finkatu nahi dute, "herriko jai herrikoiari lotuta, herria eta alderdia batuz". Bestalde, azken egunotan Getxoko EAk hainbat bilera mantendu ditu gizarte taldeekin, tartean, Antena Ez elkartea edo Gobela ibaiak kalteturikoen batzarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun