San Nikolas ikastolaren jaia ospatu dute ehunaka ume, gazte, irakasle eta gurasok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 9a, 16:02

Ekainaren 25 eta 26an gurasoen egunekin batera ikasturtea amaituko dute San Nikolas ikastolako irakasle eta ikasleek, guraso askoren bizitza zeharo aldatuz hilabete batzuetan. Baina hori heldu bitartean, asteburu honetan guztiek batera ondo pasatzeko beta izan dute, ikastolak ostiralean eta larunbatean prestaturiko jaialdia dela medio. Ehunaka lagun izan dira, beraz, tailer, jolas, herri kirol, askari, omenaldi, kalejira, kontzertu, karaoke, pailazo, antzerki eta dantza saioetan. Ikastola, edo hobeto esanda, horren hazia, 1963an sortu zuten bederatzi familik 12 ikasle Begoña Abaitua andereñoarengan fidatu zituztenean, gela batean eskolak euskaraz eman zitzaien. Egun, mila ikasletik gora ditu. Argazkian, ume bat bere zapata berreskuratu nahian, larunbatean egindako kalejiran. Argazki gehiago hemen topa daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun