Lehenik eta behin grabitatearekin bidez funtzionatuko duen 194 metro luzerako polietilenozko kolektore nagusi bat jarriko da 3,15 metroko diametrokoa, Herribitarte kalearen beheko aldetik igaroko dena. Kolektore hori bi sarrera izango ditu konektatuta, 20, 22 eta 24 atarietako isurketak jasoko dituztenak, eta dena batu eta gero Lamiakoko kolektore nagusian amaituko dena.
Arduradunek adierazi duten bezala, obrak irauten duten lau hilabeteetan hainbat trafiko mozketak eman daitezke zonaldean, baina "eragin handirik ez dituzte izango batez ere zonaldean hainbat bide alternatibo direlako".
Hurrengoko egunotan, eta lau hilabeteetan zehar Leioako Udalak Getxoko mugan dagoen Santana auzoko Herribitarte kaleko saneamendu sarea berriztatzeari ekingo dio. Erabaki hori, udal iturriek jakinarazi dutenez, 20, 22 eta 24 zenbakietako auzotarrek dituzten arazo ugariak ekiditeko hartu da, batez ere euria denean sareak gainezka egiten duelako, kolektore berak ur beltzak eta kaleko urak ere biltzen dituelako, hain zuzen. Udal Gobernutik azpimarratu dute obra hori "beharrezkoa" dela egun, zonaldean 252 bizilagun direlako, baina "etorkizun batean ere ezinbestekoa izango da saneamendua sare hori hobetzea Ibarrabarri enpresa parkean izango diren enpresa berriekin biztanlegoa 1.224 pertsonara arte handituko delako". Proiektua 216.031 euroko prezioren pean egingo du Morga S.L enpresak. Argazkian, Eneko Arruebarrena Leioako alkatea.