Paul Asensio Algortako preso politikoa herenegun, urtarrilak 2, eraman zuten Ocaña I espetxera (Toledo), abenduaren 27tik egun horretara Valdemoron (Madril) izan ondoren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Ocaña I espetxea Getxo udalerritik 495 kilometrora dago. Asensiorekin batera, 18/98 auziko kondenatu gehienak sakabanatu dituzte egun hauetan. Algortarra azaroaren 30ean
atxilotu zuen Espainiako poliziak, Barrikako bere etxean, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Hasiera batean Soto del Realen (Madril) espetxeratu bazuten ere, Angela Murillo epaileak
sententzia irakurri baino egun batzuk lehenago eraman zuten Navalcarnerora (Madril). Asensiori 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, "erakunde terroristako kide izatea" egotzita. Argazkian, Paul Asensio algortarra (eskuinean) 18/98ko beste auziperatu batzuekin, 2006ko otsailaren 18ko Bilboko manifestazioan /
18/98+.