Irailean euren txakurrak hezten jakiteko ikastaroan parte hartzeko aukera edukiko dute Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edota Urdulizen erroldatutako lagunek.
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak antolatuta, larunbatero, 11:30etik 13:30era emango dituzte eskolak, tokiko erakundeak Barakaldon daukan txakurtegian. Dohainik, gainera. Hain zuzen ere, uztailaren 31 izango dute izena emateko azken eguna ikastaroan parte hartu nahi dutenek. Horretarako,
inskripzio orria (doc) bete eta posta arrunta bidez, posta elektronikoz (
agenda21[a bildua]uribekosta.org) edo faxez (946 762 872) bidali beharko dute. Antolatzaileek zehaztu dutenez, mikrotxipa jarrita eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Konpainiako Animalien Identifikazio Errejistroan (REGIA) izena emanda egon beharko dira txakurrak. Ikastaroa bukatutakoan diploma jasoko dute jabeek.