Larunbat gauean, Getxo udalerriko 50 urteko gizona hil zen, A-8 autobidean gertatutako auto istripuan, Castro Urdiales (Kantabria, Espainia) parean, Espainiako Gobernuaren Kantabriako Ordezkaritzak jakitera eman duenez. Ezbeharra 21:00ak inguruan gertatu zen, bakarrik zihoan gidariak Bizkairako norabidean zebilenean. Tokiko iturrien arabera, kontrola galdu eta beste norabidean zihoan auto baten kontra jo zuen. Horren ondorioz, bidaiari getxoztarra hilda suertatu zen. Bestalde, bigarren autoaren gidariak ez zuen zauririk izan, eta berarekin zihoazenek arin zauritu ziren eta Gurutzetako ospitalera eraman zituzten. Guardia Zibilaren lehenengo ikerketen arabera, istripua sortu zuen ibilgailuak kontrola galdu zuen bidearen egoera zela eta, izan ere, momentu horretan txingorrada gogorra erortzen ari zen. Hildakoa Santanderreko Valdecilla Markesaren ospitalera eraman zuten.