Kantabrikoko Arraun Elkarteak eta Areetako Raspas arraun taldeak antolatuta, Areetako estropada burutuko da bihar 12:00etan, Ibaizabal itsasadarrean. Areetako kaiaren lehorretik itsasora jauzi egingo dute bihar KAEren 2. mailan dauden hamaika taldeak, 3 itsas-miliak edo 5.556 metroak denborarik laburrenean egiteko xedearekin. Bertan izango dira Getxo markako Algortako arraun taldea, Raspas bera, Astillero, Orio B, Trintxerpe, Maruca, Colindres, Deustu, Hibaika, Santander eta Luanco. Lehenengo txandan asturiarrak eta Santanderrekoekin batera nabigatuko dute Raspasekoek. Bigarrenean, algortarrak, Hibaika, deustuarrak eta Maruca izango dira. Faboritoen txandan, berriz, Colindres, Trintxerpe, Orio B eta Astillero lehiatuko dira. Banderaz gain, 9.000 euro banatuko dituzte sarietan. Argazkian, Raspas taldea Orion egindako estropadan / Deustu Arraun Taldea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!