Bilgune Feministaren oharra:
Hamaika ostikada! Hamaika oztopo jarri izan dizkigute historian zehar eta egunerokotasunean ere bai, gure bidea modu askean hartzea erabakitzen dugunean!
Milaka izan dira emakume izate hutsagatik urratu izan dizkiguten eskubideak. Azken finean agintzen duten horiei ez baitzaie interesatzen eskubide horiek errealak izatea!
Baina hamaika ostikada, oztopo eta eskubide urraketa horiei aurre egiteko gai izan gara! Eta gai izango gara. Gaur da momentua zeinetan Euskal Herriko emakumeok gure eskubideen bermerako tresna izango den Eskubideen Karta adostu dugun! Badaukagu esku artean Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Karta! Eta hau izango da, dagozkigun eskubideak eskuratzeko gure borrokarako tresna! Ez gara hemendik mugituko! Gure eskubideak modu errealean nahi ditugu, guri dagozkigu eta! Ez dugu onartzen eskubideak baditugula esaten duen diskurtsorik, praktikan ez baditugu!
Euskal emakumeok gure etorkizun indibidual eta kolektiboa modu askean erabakitzeko eskubidea mugatua dugu
Bai gure herriko zatiketa administratiboak eta herri izaeraren ukazioak baita sistema patriarkalak ezarritako mugek ere. Euskal emakumeok egoera antidemokratiko batean bizitzera garamatzate.
Sarkozyren eskuinerako norabideak eta hemendik eratorri daitezkeen politika atzerakoiek emakumeon eskubideengana eragiten dute. Baita Estatu espainolean indarrean dauden botere faktiko atzerakoi eta ultrakontserbadoreek ere,
Familia eredu tradizional eta hegemonikoaren aldeko hautua garbia da:
- Harreman eredu bakar eta nagusi bezala agertzen zaigu jendartean.
- Sexuen arteko botere harremanak eragindako emakumeon dependentzia emozional eta ekonomikoa bultzatzen duen eredua da.
- Amatasuna derrigorrezko egiten duena.
- Heterosexualitatea aukera bakar bezala erakusten diguna.
- Emakumeak rol tradizionalari erabat lotzeko egindakoa.
Euskal emakumeok, gure gorputza, elkarbizitza harreman eta harreman afektiboen inguruko erabakiak hartzeko askatasuna mugatuz.
Ez dugu sexu-heziketa osoa bermatua. Ez dugu aborturako eskubiderik.
Beraz,
Euskal emakumeok gure alternatiba eraiki behar dugu
Emakume eta gizonen artean harreman eredu berriak sortu behar ditugu:
- Elkarbizitzarako harremanak eta harreman afektibo anitz eta askeak izatea behar dugu.
- Sexualitate hainbat aukera.
Parekidetasunean oinarritutako harremanak sortzeko bidean indarrak jarri behar ditugu.
Gure eskubide sexualen aldeko lanean jarraitu behar dugu. Plazerrarako, sexu-harreman askeak izateko, heziketa sexual osoa jasotzeko eskubidea dugu.
Eskubide erreproduktiboak berma daitezen indarrak bildu behar ditugu. Gure gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko askatasuna borrokatu behar dugu. Ama izan edo ez izan, erabakitzeko eskubidea eta amatasun eredua libreki hautatzekoa. Abortua libreki eta dohainik izateko eskubidea dugu.
Gora borroka feminista!
Egoera bide honetan pausu garrantzitsua izango dira datorren apirilaren 12 eta 13an egingo diren IV. Jardunaldi Feministak. Animatu, jendea, bertan parte hartzen.
Algortako Bilgune Feminista