Anjel Figueroak ospitalean jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 4a, 11:46

Anjel Figueroa Algortako preso politikoa larunbatean ospitaleratu zuten Txagorritxun krisialdi larri bi izan ondoren. "Hasiera batean, gaur alta ematea pentsatuta bazuten ere, bere egoera ikusita ezin izan diote egin beharreko probak eta erresonantziak egin eta bertan mantentzea erabaki dute, bere egoera egonkortu eta froga horiek egin artean gutxienez. Izan ere, ospitalean beste krisialdi gehiago izan ditu, eta gaur bertan bere familiarrak berarekin egon ahal izan dira eta egoera makalean ikusi dute", jakinarazi du gaur Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez. Biharko berarekin egon ahal izateko eskatu dute, "baina bueltaka ibili dituzte, batetik espetxera eta bestetik Anjel zaintzen dituzten ertzainen baimena beharko dutela", salatu du errepresioaren aurkako erakundeak. Horretara, oraindik ez dakite berarekin egon ahal izango diren. Atzo ere berarekin egotera joan ziren ospitalera, baina presoa ikusi gabe bueltatu behar izan ziren etxera. Argazkian, azaroaren 17an Anjel Kalera! herri ekimena abiatu zuten 50 bat algortarrek.

Askatasunaren balorazioa:

Zapateroren gobernuak euskal preso politikoak bahitu politiko bezala erabiltzen dituela salatu nahi du Askatasunak. Une hauetan 12 euskal preso gaixotasun larriekin espainiar sarraski espetxeetan aurkitzen dira, behin eta berriz baldintzapeko askatasuna ukatu zaielarik. Minbizia, buruko gaixotasunak, artrosi orokortua, epilepsia atakeak etab. Hau da espainiar espetxeetan euskal presoek bizi duten errealitatea.

Espetxe politikak euskal presoak egoerarik bortitzenetan bizitzera kondenatuak daude, eta presoak bisitatzera doazen senide eta lagunek bizitza jokatzen dute astero errepideetan. Presoak euskal herritik ehundaka kilometrotara urrunduak daude, eta gero eta gehiago dira espainiar justiziak ezarritako kondena bete arren espetxean jarraitzen dutenak.

Askatasunatik herritarrei dei egin nahi diegu, herriz herri presoen eskubideen aldeko dinamikak indartu ditzagun.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun