Fredi Paya: "estolderien berbak"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 4a, 13:08

Bizkaian gehien irakurtzen den egunkariarekin hartu nuen kafe bat lehengo arratsaldean. Bertan, 1937ko Bilbo okupatutik mantentzen duen ildo politikoaz gain, hogeita hamar urtez kartzelan egondako preso sozial, eta beraz politiko, batekin egin nuen topo. Kaleaz kexu zen, bertako jendeaz, areago. Kartzelan jendeak pertsonalki denaren neurrian balio duela esaten zuen, eta kalean, gizartean, posible den mundurik onenean, materialki duenaren arabera balio duela. Duguna garela, alegia. Izan ere, gure gizartean, hainbeste bizitza baldintzatzen dituzten iraultza politiko, sozial eta kultural guztien helburuan, jende bera dago. Pertsona talde bat, bere izateko modu, lehentasun eta balioekin. Aukera duenean, berarentzat munduko lekurik zoragarriena dena birrintzeko prest dagoena diruaren truke. Argazkia: Koska irratia.

Ideia bat, bere kontsumo maila mantentzeko bideragarria den neurrian defendatuko duena. Interes materialak beste edozeinen gainetik jarriko dituen proiektu posible guztien erabakitzaile, edo legitimatzaile pasiboa. Boterearen norabidean igeri egiten duen plastilina masa erraldoia. Jendea, kalea, gizartea, herria, bere izenean guztiek berba egin eta bere ideiarik inork ezagutzen ez duen marabunta. Inork ez du sekula bere pentsatzeko modua ezagutuko, ez duelako pentsatzeko modurik.

Gure estolderietatik irteten direnek zaborra garela esaten dute. Gizatiarragoa dela kartzela, jabetzaren gainean eraiki dugun gezurra baino. Eta konturatzen ez dena, berreskura ezina da.

Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun