Azken urteotan egin legez, Moreaga Ugerzaleak (MUS) kirol elkarteak Sopelako Igeriketa Torneo Herrikoia antolatu du hilaren 13rako, igandea. Horrela, 2008koa sariketa horren laugarren edizioa bilakatu da. Izen-ematea egunean bertan, 10:30ean egin ahal izango da Sopelako igerilekuan, euro sinboliko baten truke. Orduan, parte-hartzaileek hiru motako probak izango dituzte aukeran adina kontuan hartuta: 16,50 metro gurutzatzea igeritoki txikian, adin guztientzat; 25 metro igeritoki handian, 2000 eta 2002 bitartean jaiotakoentzat; edota 50 metro igeri egitea 1999an edo lehenago jaiotakoentzat. Proben ostean, gaztetxo eta ez hain gazteentzako ur-puzgarriak izango dira. Igeriketa elkarteak jakinarazi duenez, iazko 311 lagunen kopurua gainditzea espero du. Bestalde, gogoratu dute 2006an herrialde osoko igerilariak etorri ziren Sopelara, gazteenak 4 urte zituela eta 83 helduenak. Argazkian, Moreaga Ugerzaleak eta Nuyum elkarteetako kideak 2006ko maiatzean egin zuten igeriketa maratoi solidarioaren aurkezpenean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!